Decanato escribió: HELL escribió:
Pues no se eh, puede que si se politize un poco, pero se pide, creo eh, si estoy equivocado pues me lo decis, algo que entra dentro de lo deportivo, y se pide que se haga en un rollo deportivo, que es una Euskal Herria selekzioak ofizialak, no se, la verdad es que me da un poco igual, pero creo que no es tan extraño que se haga durante un partido de futbol.
No sé vasco, pero me he dado cuenta que si termino todas las palabras en 'ak', casi casi ...
Vale, pues te pongo las razones por las que debemos unirnos para reclamar la oficialidad:
Maiatzaren 25ean Vicente Calderon zelaian, ofizialtasunaren ukazioa pairatzen duten bi herrialdeetako ordezkaritza, alegia, Athletic-ek eta Barçak errege kopa finala jokatuko dute eta bertan, anfitrioi modura, Espainiako Estatuaren ordezkari gorenak, ukazio horren bermatzaileak, izango ditugu palkuan.
Aldi berean, nazioartetik etorritako komunikabide ugari izango dugu bertan, gure nazioen aldarrikapenen bozgorailu bilakatu litezkeelarik.
Ukazio horren aurrean gure desadostasuna azaldu eta bide batez, geure selekzio nazionalen aldarrikapena egiteko aukera paregabea dela uste dugu eta hori irudikatzeko deia irekia eta publikoa egin nahi dugu; batetik ukazioaren erantzuleak euskal herritarren gehiengoaren aldarria jakin dezan eta bestetik munduan zehar gure herriaren hautuaren berri izan dezaten. Beraz, hau da maiatzaren 25era begira zabaldu nahi dugun deialdia:
Maiatzaren 25a erabili dezagun geure selekzio ofizialen aldeko aldarrikapena egiteko. Eta hori irudikatzeko, josi ditzagun eta bete dezagun Vicente Calderon futbol zelaia eta ingurunea, geure herrialdeetako ikur eta sinbologiarekin, ikurrina, seinera,... Ikusi eta entzun dezatela Euskal Herria eta Katalunia elkartuta gaudela eta nazio gisa dagozkigun eskubideak (besteak beste, geure selekzioen ofizialtasuna) lortu arte elkarlanean aritzeko konpromiso berresten dugula, beraz, NAZIO BAT, SELEKZIO BAT aldarrikatzen dugula.
Ukazioaren erantzuleak eta mundu osoak gure aldarrikapenak zuzenean entzun eta ukazioa arbuiatzen dugula ikus dezaten, ukatzaileen eta ukazio beraren ikur den Espainiako ereserkia jotzen denean aldarrikapen zaratatsua egiteko deialdia luzatzen dugu. Argi gera bedi errespetua bestearen onarpenetik abiatzen dela, eta egun Euskal Herria ez dela onartua kirol esparruan.
Maiatzaren 25eko eguna geure selekzio ofizialen aldarrikapen eguna bihurtzeaz gain, bi taldeetako zaletuen arteko giro onaren argazki erraldoia izatea nahiko genuke. Eta hori ere aldarrikatu nahi dugu. Beraz, zentzu horretan, Vicente Calderon futbol zelaian eta inguruan egon daitezkeen probokazioei muzin egin eta bakoitzak bere taldeari animatzera deitzen dugu. Ez dugu inoren aurka aritu beharrik, geurearen alde bizik.