HELL escribió:Bildu osatzen dugunok jakin badakigu zein den bizi dugun egungo errealitatea. Estatu frantses eta espainiarrak ez dute aitortzen eta onartzen gure herriak bere etorkizuna libre eta demokratikoki aukeratzeko duen eskubidea. Horrenbestez, apustu argia egiten dugu autodeterminazio eskubidea erabiltzearen alde, gure burua nazio gisa eraikitzeko eta gizarte-eredua aldatzeko.
Aldarrikatzen ditugu, beraz, erabakitzeko eskubidea, etorkizunean inguruko nazioekin nahi ditugun harremanen markoa definitzeko subiranotasun osoa eta nahi dugun eredu sozioekonomiko eta instituzionala erabakitzeko ahalmena eta eskubidea; betiere, pertsona guztien eskubideak bermatuta, berdintasunezko gizarte justuagoa lortzeko. Errebindikatzen dugu, halaber, gizarteak ematen digun legitimitatearekin, apustu hori aurrera eramateko eskubidea, eta konpromisoa hartzen dugu bide politiko eta demokratikoak bakarrik erabilita lan egiteko.
1. Foru Aldundiaren Demokratizazioa
1.1. Partaidetzazko Demokrazia
1.1.1. Demokrazia zuzena
Gipuzkoako herritarren erabakitzeko ahalmena maximora zabalduko dugu. Aurreko printzipioa demokrazia zuzeneko Foru Arau batean edo kontsulta eta erreferendum Foru Arau batean. Bertan zehaztuko dira zein eskumen izango diren herritarrek zuzenean erabakitzekoak eta zein izango den kasu bakoitzean erabakia hartuko duen subjektu espezifikoa. Horrez gain, Foru Arauak bermatuko ditu egiturak eta subjektuek informaziora iristeko izango duten bide zuzena.
1.1.2. Partaidetzazko Demokrazia
Herritarren benetako parte-hartzea bultzatuko eta bermatuko duena.
Mahai sektorialak osatuko ditugu parte hartze zuzena errazteko, proposamenak zuzenean egin, aztertu eta eztabaidatzeko.
Partaidetzazko aurrekontuak bultzatzeko prozesua definitu eta erregulatuko dugu.
Herri Iniziatiba Arauemaileak (Iniciativas Normativas Populares) erregulatuko dituen Foru Arau bat onartuko dugu eta Herritarren Partaidetzari buruzko Foru Araua aldatuko dugu.
1.1.3. Demokrazia ordezkatzailea
Liberazioen eta aholkulari politikoen kopurua mugatzeko konpromisoa hartzen dugu, baita gehiegizkoak diren soldatak jaistekoa ere.
Bileretara joateagatiko dietak eta soldata publikoak jasotzea bateraezinak izatea ezarriko dugu. Horrela, urtean 400.000 € aurreratuko ditugu.
Herritarren Batzar Orokorretan parte hartzeko eskubidea arautuko dugu.
2. Foru Aldundiaren kudeaketa-eredu ireki eta gardena
2.1. Gardentasuna kudeaketan
1. Zerbitzuen eta instalazio publikoen kudeaketa zuzena printzipio orokor bat izango da, hau da, pribatizazioaren aurkako jarrera lehenetsiko da. Foru Aldundiak azpikontratatutako 100 zerbitzu baino gehiago dauzka.
2. Gaur egun ugaritzen ari diren enpresa publiko eta erdi publikoen azterketa egingo dugu, batez ere merkataritza sozietate foralak. Erakunde horiek benetako beharretara egokituko ditugu eta kudeaketa zuzenaren alde egingo dugu.
2.2. Udalak
Egundo marko juridiko eta politikoa gainditzeko beharra alde batera utzita, Lurralde Historikoen legean jasotako eskumenak erabiliko ditugu udal eskumenen sistema ireki eta malgua ezartzeko, udalen gaitasunen arabera. Ahal arauemaile, erregulatzaile, fiskal eta planifikatzaileak barne hartuko dituen sistema. Eskumenen transferentziak giza baliabide, baliabide tekniko eta ekonomikoekin batera joango dira.
Udalen garrantzi eta ahotsari bere lekua emateko, Udal Legea lortzeko lan egingo dugu, zeinak udalen eskumen eta beharrezko finantzazioa ezarriko dituen.
Udalen finantzazio duinaren alde egingo dugu lan eta hori ahalbidetzeko foru arauak berrikusiko ditugu. Udalen finantzazioa bermatzeko dagoen zorra bere gain hartuko duen estaliko-zorra egonkortasun fondo bat jarriko dugu indarrean.
3. Ekonomia eta Gipuzkoa eta gipuzkoarren zerbitzura dauden produkzio bideak
Gaurko Gobernuak bultzatutako Gipuzkoa Aurrera ekimenak kudeaketa sistemaren pribatizazioa ekarri du. Kudeaketa herritarrek zuzenean hautatutako organoen esku egon beharrean, kapitalari uzten zaio zuzenean. Subiranotasuna galtzeaz gain, lobby pribatuak lau milioi euro baino gehiagoko eragina izan du Gipuzkoako Foru ogasunean. Halaber, uste dugu Gipuzkoa Aurrera ez dela tresna eraginkorra Gipuzkoaren garapen ekonomikoa sustatzeko. Eredu hori gainditu eta horretarako gure lurraldearen inguruko eztabaida irekitzea proposatzen dugu. Eztabaida horretan agente guztiek parte hartuko lukete. Horregatik, Gipuzkoako garapen ekonomikoan inplikatuta dauden agente guztiak bilduko dituen parte hartzeko espazio bat sortzearen alde egingo dugu apustu.
Produkzio eta kontsumo eredu jasangarriak bultzatuko ditugu eta horretarako ekosistema industrialak garatuko ditugu, besteak beste.
Gizarte Ekonomia eta ekonomia kooperatiboak sustatu eta defendatuko ditugu.
Biomimesiaren teorian oinarritutako industria garbiak sustatuko ditugu.
Epe luzerako ezagutzaren ikerketa publikoaren alde egingo dugu.
Sektore estrategikoen kontrol publiko eta soziala indartuko dugu.
Hego Euskal Herriko lau kutxen bategite prozesuak banka publiko bat sortu beharko luke, zeina irizpide etikoetan partaidetzazkoetan eta errentagarritasun sozialean oinarrituko den.
Enpresei ematen zaizkien diru laguntzak, lan baldintzak hobetzearen menpe jarriko ditugu.
Kutxak gure lurraldearen dinamizazioan paper nagusia jokatu behar du.Horrela, kutxaren helburu nagusietako bat gizarte ekonomiaren finantzazioa izan beharko litzateke. Era berean, eta kutxaren gizarte izaerari erantzunez, Gizarte Ekintzan inbertsioen ehunekoak handitzearen alde egiten dugu apustu.
4. Ordaindutako lana
Soldata maximo bat ezartzearen alde egingo dugu eta soldata maximoaren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arteko desberdintasuna txikitzearen alde. Etekinak lan denbora murriztearekin lotu nahi ditugu.
Beharrezkoa da langileek asteko lan ordu gutxiago egitea bizi kalitate hobea izateko. Horrek kontsumo zentzuzkoagoa ekarri beharko luke. Horrez gain, langabezia txikitu eta ordaindutako lanaren banaketa hobea eragingo luke.
Lan hobi berriak ustiatu behar ditugu, hala nola, menpekotasuna, energia berriztagarriak, tokiko garapena, gizarte lana edo ingurumen jasangarritasuna.
Langileen kooperatibak bultzatuko ditugu.
Gizarte ekonomiako formula berriak bilatuko dituen autoenplegua sustatuko dugu.
5. Politika fiskala
Indarrean dagoen zerga sistemaren aldaketa osoa defendatuko dugu: batetik, zeharkako zergak txikituz zerga zuzenen mesedetan eta, bestetik, zergak baliabide naturalen kontsumoari ezarriz, lanari ezarri beharrean. Fiskalitatea tresna nagusia da merkatuak egiten duen errenta banaketaren desorekak zuzentzeko.
Presio fiskala handituko dugu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ/IRPF) tarte altuetan.
Kapital errentek duten tratamendu pribilegiatua kendu egingo dugu.
Sozietateen gaineko Zergaren tipoak PFEZren tipoetara hurbilduko ditugu.
Enpresa eta sozietateen erregimen pribilegiatuak ezabatuko ditugu.
Ondarearen gaineko Zerga berreskuratuko dugu; bildutakoaren % 90 600.000 €-tik gorako ondareetatik zetorren.
Ahalmen arauemaile osoa izango duen subiranotasun fiskala lortzearen alde egingo dugu. Bide horretan, kupoari dagokion dirua eraikuntza nazional eta sozialaren mesedetan jarriko dugu. Lehen urrats gisa kupo bidez Armada, Erret etxea eta Estatuko Segurtasun Indar eta Gorputzei ematen zaien dirua bertan behera uztea defendatuko dugu.
Kreditu entitateen pasiboak zergapetuko/grabatuko dituen zerga ezarriko dugu.
6. Zaintzaren inguruko politika aktibo publikoa eta gizarte zerbitzuetan gastu publikoaren igoera
Eskubide subjektibo perfektu gisa antolatutako gizarte zerbitzuen alde agertuko gara eta, beraz, administrazioarentzako betebehar gisa. Gizarte Zerbitzu Publikoen Euskal Sistema sortzearen alde egingo dugu. Printzipio nagusi gisa, foru zerbitzu sozialen kudeaketa publikoa izango da, ordainketa partekaturik (co-pago)gabekoa, eta dauden beharrei erantzuteko aurrekontu nahikoa izango duena.
Barne produktu gordinari ehuneko bat esleituko diogu Ongizate Estatuan inbertitzeko eta aurrekontu guztietan errespetatuko dugu.
Gaur egun azpi-kontratazio bidez ematen diren zerbitzuak pixkanaka zuzenean kudeatuko dira.
Etxez etxeko laguntzaren ratioa handitu egingo dugu.
Familia inguruan egiten den zaintzari gaur egun ematen zaion lehentasuna ezabatuko dugu, bide horren bidez emakume zaintzailearen rola iraunarazi/betikotu egiten delako, emakume etorkinak esplotatzeaz gain. Dependentziaren Legea zabalduko dugu zerbitzuak sortuz.
Pentsio minimoak osatzeko plan bat garatzeko konpromisoa hartzen dugu.
Diru sarrerarik ez duten iraupen luzeko langabetuentzako (Gipuzkoan milatik gora) prestazioak ezarriko ditugu.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan ponentzia bat sortuko dugu, pobrezia ezabatzeko administrazio guztiek sustatu beharreko neurrien ingurukoa. Gipuzkoan populazioaren % 20 baino gehiago ez da iristen gutxieneko ongizateko mailara. Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku jarriko dugu pobrezia indizea hiru hilean behin neurtuko tresna.
Menpekotasunaren kontrako baliabide publikoak jaso ahal izateko gaur egun dauden itxaron zerrendak amaitzeko urratsak egingo ditugu. Gipuzkoan 900 pertsonatik gorakoak dira.
Herritarren Oinarrizko Errentaren gaineko proposamen bat osatzeko eztabaida politiko eta soziala egitearen alde gaude; betiere, honako printzipioetan oinarritutakoa: unibertsala, indibiduala eta baldintzarik gabekoa izatea.
7. Politika feminista
Feminismoaren bultzadaren eskutik beharrezkoa da egungo patriarkatuari aurre egingo dioten politika feministak bultzatzea; horrela gizarte justuago, berdintasunezkoago eta demokratikoago baterantz joko dugu.
Berdintasun Departamentu bat jarriko dugu martxan, beharrezko giza baliabide eta baliabide ekonomikoz hornitua eta zeharkakotasuna lantzeko gaitasuna izango duena.
Emakumezkoen kontrako biolentziaren aurka borroka egingo dugu. Biolentzia Sexistaren aurkako Plan Integrala egingo dugu. Bertan ezarriko da biolentziaren biktima izan diren emakumezkoei eskainiko zaizkien zerbitzuen proposamen integrala eta prebentzio lanak barne hartzen dituen esparru guztiak inplikatuta.
Biolentzia sexistak dituen modu desberdinen inguruko gizarte pertzepzioa handitzeko sentsibilizazio ekintzak egingo ditugu.
Emakumezkoen kontrako biolentziaren Lurraldeko Aholku Mahaia osatuko dugu, mugimendu feministako ordezkariek eta esparruko profesionalek osatutakoa eta biolentzia sexistari aurre egiteko proposamenak landuko dituena.
Emakumezkoen autodefentsa feminista landuko dugu; beren buruak zaintzeko baliabideak eman behar dizkiegu.
Emakumezkoen kontrako biolentzia kasuetan Diputazioa akusazio partikular gisa azalduko da.
Irakaskuntza ez-arautuan ko-hezkuntza bultzatuko dugu.
Etxeko emakume-langile eta emakume etorkinen eskubideak handitu eta babestuko ditugu.
Benetako kontziliazioa bermatzeko proposamen integral bat egingo dugu, erantzukizun-partekatuarekin lotuta egongo dena
8. Elikadura subiranotasuna
Elikadura subiranotasuna egungo eredu agro-industrialaren paradigma alternatiboa da. Hiru zutabetan oinarritutakoa: elikadura oinarrizko giza eskubidea izatea; herri eta estatu guztientzat beren nekazaritza-politika propioak definitzeko eskubidea erreklamatzea eta elikagaien ekoizleak jartzea politiken ardatz: nekazariak, arrantzaleak eta baserritarrak; baita kontsumitzaileak ere.
Eskualdeak eraldatzeko azpiegiturak sustatuko ditugu.
Ondare naturalen (ura, lurra eta abar.) kudeaketa planifikatua, kolektiboa eta soziala.
Merkaturatze eta salmenta sistema zuzenak bultzatuko ditugu. Asteroko plaza eta hornidura azokak (abastos) berreskuratuko ditugu. Produzitzaile eta kontsumitzaileen arteko elkarteak lagunduko ditugu.
Nekazaritza eta Abeltzaintzaren Prezioen Behatokia sortuko dugu.
Lur sailak eskuratuko ditugu nekazari eta baserritarrei nekazaritza prezioetan banatzeko.
9. Lurralde planifikazioa jasangarria eta ekologia politikoa
Foru Aldundiak bultzatzen duen lurralde antolamenduaren ereduak ez die Gipuzkoako herritarren beharrei erantzuten; ez du gizartearen garapen orekatu eta jasangarria bilatzen eta ez da eztabaidatu eta demokratikoki erabaki.
Prozesu informatiboak, gizarte eztabaidak eta azpiegitura handien kasuan, kontsultak bultzatu behar dira.
Gizarte erabilera izango duen trenbide sarearen alde egiten dugu apustu, bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko aukera emango duena, gure lurraldeak ingurunearekin lotuko dituena eta ondoren, Europako trenbide sarearekin.
Maiztasun handiagoko garraio publikoaren alde egingo dugu, iristeko erraza, intermodala eta malgua, elementu eta ordutegiei dagokienez.
Garraio txartel bakarra bultzatuko dugu Hego Euskal Herriko garraio publiko guztientzat.
Mugikortasun Plan Orokorra onartuko dugu. Planak mugikortasun behartuaren ordez, ez behartua sustatuko du; zerbitzu eta aktibitate pribatuek dituzten garraio beharrak aztertuko ditu eta eskaintza publiko erakargarria ezarriko du garraio pribatua saihesteko.
Beharrak aseta dituen Errepide nagusien sareari lehentasuna eman ordez, bigarren mailako sarea egokitzeari eta mantentzeari emango diogu lehentasuna.
Ditugun bide azpiegituraren inguruko edozein tarifa politika mugikortasun jasangarriaren politiken osagarri izan beharko dute, inoiz ez dirua biltzeko tresna, Gipuzkoan gertatzen den bezala. Tarifa izango duen ibilbidearen ibilbide alternatiboa izateko aukera izango da kontuan, baita ibilbidearen kalitatea eta ibilbidea bera ere; eta beti kalitatezko garraio publikoa izatea.
Pasaiako kanpo Portuaren kontra gaude,
basakeria ekologiko eta ekonomikoa izateaz gain, ez da beharrezkoa eta Euskal Herriaren etorkizuna hipotekatzen du. Lurralde ikuspegi batetik, egungo portuaren hobekuntza eta modernizazioaren alde egiten dugu. Egungo portua ez da bateraezina badiaren birsorkuntzarekin, ezta lurraldearen garapen ekonomikoarekin ere.
Espiral kontsumista gainditu behar dugu eta hondakinen produkzioa murriztu behar dugu. Horrez gain, birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatu behar ditugu. “Zero zabor” printzipioa helburu, bilketa selektiboaren alde egiten dugu apustu eta gaur egun erabiltzen diren sistemen segimendua egingo dugu; horrela, emaitza onenak ematen dituen eredua aukeratzeko. Halaber, gizartearen inplikazio handiena lortu nahian, gizarte eztabaida sustatuko dugu eta konpromisoa hartzen dugu herritarren erabakia errespetatzeko. Horregatik, legegintzaldi honetan Zubietako errauskailuaren proiektuan luzamendu bat proposatzen dugu.
Hondarribiko pisten handitzearen kontra gaude, bai izango lukeen ingurumen inpaktuarengatik, bai inguruko biztanleentzat izango lukeen ondorioengatik. Bideragarritasun azterketa bultzatuko dugu, kontuan izanik Loiuko eta Miarritzeko aireportuen hurbiltasuna.
Gipuzkoaren menpekotasun energetikoa kontuan izanda, energia berriztagarrien garapena defendatuko dugu, produkzio eredu deszentralizatua izango duena eta administrazio publikoaren kontrolpean egongo dena. Horretarako Pasaiako zentral termiko zaharra ixtea ezinbestekoa izango da.
10. Gipuzkoa inklusiboa eta migrazio politikak
Euskal Herrira kanpotik iritsitako pertsona guztiak eskubide sozial, zibil eta politiko osoak dituzten subjektu direla aitortzen dugu.
Migrazio saila sortuko dugu Foru Aldundian.
Populazio migratzailerekin egingo diren dinamika eta esku hartzeetan, migratzaileen jatorri eta lege egoeraz gain, emakumezkoen egoera landuko dugu batez ere.
Lagunik/familiarik gabeko atzerriko adin txikiko pertsonen zaintza eta tutoretza eraginkorra egingo dugu; tutelatutako etxeak lehenetsiko ditugu, harrera zentroen gainetik eta adin nagusitasuna lortu ondoren, babesik gabe dauden adin txikiko etorkinak laguntzeko beharrezko baliabideak ezarriko ditugu.
11. Euskara
Foru Aldundiaren barne zein kanpo jardueran euskara lehentasunezko hizkuntza bihurtuko dugu. Horretarako kontratatuko diren langile guztiak euskaldun eleanitzak izango dira. Egun jada langile direnentzat euskalduntze plan orokor bat bultzatuko da.
Helduen euskalduntzeko eta alfabetatzean doakotasunerantz urratsak emango ditugu.
Udalerri euskaldunen garapen iraunkorra landuko dugu, bizigune euskaldunak bermatuz.
Lan mundua euskalduntzeko, enpresa edo entitate bakoitzaren euskara plana bultzatuko dugu.
12. Kultura
Gipuzkoan barna kultur zirkuitua antolatuko dugu, zeinetan Herrialdeko kultur produkzioari proiekzioa emango zaion, herrialdeetan dauden baliabideak erabiliz. Era berean, kultur proiekziorako bitartekoak sortuko ditugu.
Tabakalera Euskal kultura modernoaren erakuslehio bihurtuko dugu besteak bete.
Euskal kulturgintzaren industriari laguntza ematea lehentasunezkoa izango da.
Euskarazko hedabide lokalekiko laguntza lehentasunezkoa izango da.
Emakumeen memoria historikoa berreskuratu behar dela uste dugu, horretarako herrialdeko dokumentazio zentro baten sorrera bultzatuko dugu. Horrekin batera, emakumeon produkzioa sustatu eta bultzatzea lehentasunezkoa izango da.
Praileaitz deritzon inguruneak sekulako balio kulturala metatzen duen Gipuzkoako zonaldea da. Bertan dagoen kobazuloan dauden margoez eta aztarnez gain, aski kaltetutako lurralde osoak trataera berezia behar du. Izan ere, dagoeneko Sasiola harrobiaren lanek behar bezalako indusketa arkeologikoak egiteko aukera zailtzearekin batera, inguralde osoa kutsatu eta birrindu egin dute. Gipuzkoak bere ondare kulturala babesteko aipatu mendiaren malda guztia birgaitu beharra du.
13. Bizi eta erlazio eredu askatzaileak
Kontsumismoaren aurka egingo dugu eta kontsumo arduratsuaren aldeko jarrerak bultzatuko ditugu.
Indibidualismoa baztertuko dugu eta aktibitate kolektibo, solidario eta altruistetan oinarritutako dinamikak indartuko ditugu.
Emakumezkoan menpekotasuna ahalbidetzen duten harreman ereduak desagertzea bultzatuko dugu.
Ez dugu diruz lagunduko emakumezkoa diskriminatzen duen kirol, kultura eta hezkuntza aktibitaterik.
Erlijioaren aurrean administrazioaren inpartzialtasunari eutsiko diogu.
Ez dugu parte hartuko izaera erlijiosoa duen ekintza edo ekitalditan.
Ez dugu inongo sinesmen erlijiosoren alde egingo, ezta finantzatuko ere; ez zuzenean ez zeharka.
Eliza katolikoak dituen pribilegio fiskalak ezabatzearen alde egingo dugu.
Ez dugu sinesmen erlijiosoen alde egingo beren tenpluak (guneak) eraikitzeko.
Foru administrazioaren espazio publikoetan dauden erlijio sinboloak kendu egingo ditugu.
14. Gazteria
Gazteen hitza eta erabakia defendatuko ditugu. Gazteek esparru instituzionaletan parte hartzeko eskubidea dute. Erakundeek gazteen parte hartze zuzena ahalbidetuko dute eta, beraien eskubideak oinarri hartuta, beraien arazoen konponbide izango diren Plan integralak diseinatu eta garatuko dira.
Gazteek egun bizi duten egoera larriari aurre egiteko, beharrezkoa da gazteak esplotatzeko sortutako mekanismoak desegitea; besteak beste, ETTak/ABLEak (Aldi Baterako Laneko Enpresak), praktiketako kontratuak eta proba-epeak.
15. Kirola
Erabiltzaileen errentaren araberako tarifak sustatuko ditugu eta arreta berezia jarriko dugu langabetuen kasuan.
Emakumezkoen kirola ikusarazi eta sustatuko dugu, amateur zein profesionala; batez ere oso maskulinotuta dauden sektoreetan.
Eskola kirol ez-konpetitiboa/lehiakorra bultzatuko dugu, baita hirugarren adinekoentzako kirola ere.
Herri kirola sustatuko dugu eta balioa emango diogu eta hezkuntza zentroetan sartuko dugu.
Kirola egiteko espazio ireki eta doakoak sustatuko ditugu.
Erakunde, kirolari eta eliteko kluben arteko hitzarmenak berrikusiko ditugu, dauden baliabideak hobeto kudeatzeko asmoz.
Pues ahi tienes el programa para Gipuzkoa, si encuentras algo mas pues que no te guste, si quita ehhh
Que esto es un FORO DE FUTBOL compañero
Venga pues borrando esto, y papelera